Zulaibarko aurrematrikula maiatzaren 9tik 27ra

Zulaibarko aurrematrikula maiatzaren 9tik 27ra

Zulaibar Lanbide Ikastegiak maiatzaren hasieran hasiko ditu 2022/2023 ikasturterako onarpen prozesuak

 Aurrematrikulazio kanpaina hasi da Zulaibar Lanbide Ikastegian. Maiatzaren 9tik 27ra, interesa duten guztiek Lanbide Heziketako zikloetako lehen mailetarako onarpen-eskabidea aurkezteko aukera izango dute. Prozesua behar bezala egiteko behar den informazio guztia eskuratzeko, ikastegiak komunikazio bide hauek ematen ditu: orientazioa@zulaibar.org helbide elektronikoa eta 946 73 91 16 eta 688 76 33 60 telefono zenbakiak.

Maiatzaren 27ra arte egongo da aurkeztutako eskabidea aldatzeko edo zuzentzeko aukera. Dokumentazioa ekainaren 30era arte aurkeztu ahal izango da online edo ikastetxean bertan aurkezten dutenentzat, eta ekainaren 24ra arte gainerakoentzat. Uztailaren 8an argitaratuko da onartutako, onartu gabeko eta baztertutako eskabideen behin-behineko zerrenda. Uztailaren 12ra arte egongo da erreklamazioak aurkezteko aukera. Bi egun geroago, uztailaren 14an, behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Matrikula uztailaren 15etik 27ra bitartean egingo da.

Ikastegiak ate irekien jardunaldi bat ere eskaintzen du Zulaibarko instalazioak eta hezkuntza proiektua presentzialki ezagutzeko interesa izan dezaketen ikasleentzat. Maiatzaren 11n izango da, eta honako esteka honetan eman daiteke izena: https://forms.office.com/Pages/ResponsePage.aspx?id=XlvhtNioa0mjUiDR7S0G3tbNiylGj2BAn6q0do-mqSBUQ1JCM1JGRU1XTVkzVDRRN1ZSVTJDWDlUQyQlQCN0PWcu

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar