Erasmus+ programa

Erasmus+ programa

Erasmus+ programa baliatuz, Arratiako ZULAIBAR Lanbide Ikastegiko Xiber Perez Arroita irakaslea Belgikako zentro ezberdinetatik ibili da. VLOT! (Vrij Lokers Onderwijs voor jouw Toekomst) elkarteko Flandriako Lokeren herrian aurkitzen den VTI Sint-Laurentius zentroarekin harremanetan jarri ondoren, bertara hurreratu eta informazio aberasgarria eskuratu du, metodologia, klaseen banaketa, ebaluatzeko prozesuak, etab. Zentro horretaz aparte, inguruko beste eskola batzuetatik ere informazioa eskuratzeko aukera izan du Zulaibarreko irakasleak.

Irakaskuntza munduan, beste arlo askotan bezala, norbere habitik burua atera eta inguruan zer dagoen aztertzea onuragarria bihurtzen da jasotako informazioa garatuz gero. Abiapuntu hau izanda, mugikortasun aukera probestu du Xiberrek Belgikako hezkuntza teknikoaren berri izateko. Eskola bisitatzerako orduan ikasgai teknikoko gela ezberdinak aztertzeaz gain, irakasle ezberdinekin egon da informazioa elkar trukatzen, beraiena jaso eta gurea eskainiz.

Bidai honetan informazioa trukatzeaz aparte, sendoagoa bihurtu daitekeen harreman baten sorrera gauzatu da, HETEL eta VLOT! elkarteen arteko elkarlana ahalbidetuz.

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar