Enplegu dinamizatzailea Arratian

Zulaibar bere hezkuntza eginkizunaz harago doa eta enpresak eta balizko langileak lotzen ditu
Zulaibarrek enplegu dinamizatzaile lanak burutzen ditu Arratian eta enpresak eta balizko langileak lotzen ditu. Berariazko enplegu poltsa du eta eskaintzak publikatzen ditu aldizka. Lan poltsara sartzeko, CVa bidali behar da enpresa@zulaibar.net helbide elektronikora. Lan aukera bat argitaratzen denean ere helbide horretara bialdu behar da kurrikuluma.
Hezkuntza ikastegi bezala, Zulaibarren helburu nagusietako bat da, ahal den heinean, ikasleen laneratzea erraztea. Laneratze handiko zikloak ditu eta harreman arina eskualdeko eta lurraldeko enpresekin. Honek, hurbiltasun giltzarria sortzen du ikasleak erakunde hauetara igarotzeko, bai LH Dualarekin bai enplegu lehen aukera bezala.
Ekintzailetzari babesa
Horretaz gain, Campus Zulaibarrek konpromisoa du ekintzailetzarekin eta eskualdean sortu daitezkeen ideiak babesten ditu, babes berezituarekin eta instalazioekin. Hala nola, Errota Fundazioaren ofizinetan dagoen coworking gelarekin. Helburua da ideia berritzaileei testuingururik onena ematea.