Laneratze altuak Lanbide Heziketa bultzatzen du

Laneratze altuak Lanbide Heziketa bultzatzen du

Zulaibar Lanbide Ikastegiaren datuak bat datoz LHko enplegagarritasun orokor handiarekin

Lanbide Heziketa etengabe hazten ari da, erakundeen apustu argiak eta enpresen eskaerak inpaktuzko hezkuntza aukera hau bultzatzen dute. Euskadin, enplegagarritasun-indizea % 87 da, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalok partekatutako datuen arabera. Datu horiek bat datoz Zulaibar Lanbide Ikastegiaren datuekin.

Horren erakusgarri dira gure garudetako bik dituzte datuak: mekanizazioko teknikariarena eta fabrikazio mekanikoko diseinuko teknikariarena. 2019-2020 ikasturtean ikasketak amaitu zituzten mekanizazioko ikasleek % 89ko laneratze-tasa dute, eta 2020-2021 ikasturtea amaitu zutenek, % 76koa. Ikasturte honetan, % 75ek LH Duala egiten du eta % 25 praktiketan dago.

Fabrikazio mekanikoko diseinuko ikasleei dagokienez, 2019-2020 ikasturtean graduatutakoen % 78 lanean ari dira, eta 2020-2021 ikasturtean graduatutakoen % 92 hainbat enpresatan alta emanda daude. Ikasturte honetan, ikasleen % 100 praktiketan dago.

Goranzko joera argia da. Batez ere zenbait sektoretan. Digitalizazioari eta teknologia berriei lotutakoek gero eta langile gehiago eskatzen dituzte; LHn aurkitzen dute erantzuna eskaera profesional askori. Hori dela eta, Zulaibarrek berrikuntzari bultzada bat ematearen aldeko apustua egin du, Zulaibar Campuseko instalazioen bidez edo industria sarearen eskakizunak asetzen dituzten graduak abiaraziz, hala nola automatizazioko eta robotika industrialeko goi-mailako teknikariaren gradu berria.

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar