Nazioarteko esperientziek Zulaibarko proiektua hornitzen dute

Erasmus + proiektuaren bitartez, ikasleek eta irakasleek esperientzia profesional eta pertsonal emankorrak bizitzen dituzte
Nazioarteko egonaldiak, Erasmus+ proiektuaren bitartez, aukera aparta dira Zulaibarko hezkuntza komunitatea beste esperientzia eta lan egiteko moduez hornitzeko. Bai irakasleek bai ikasleek atzerrian ikastegiak eta ingurune profesionalak bisitatzeko aukera dute ezagutzak barneratzeko eta Zulaibarren esperientzia Europatik partekatzeko.
Berriki, Josu Iriarte gure irakaslea Herbehereetan izan da osasunari eta ongizateari lotutako berrikuntza teknologikoan sakontzen. HETEL sareko beste irakasleekin eta Finlandiako kideekin egon da. Zwolle, Amstelveen eta Amsterdam izan dira Lanbide Heziketako ikastegietan egindako tourraren geltokiak.
Ikasleek ere gure lurraldetik harago ikasteko aukera dute. Gure ikasleetako batzuk Italia edo Malta bezalako herrialdeetan jasotzen ari diren prestakuntza hezkuntza bultzada bikaina da, ziur oso emankorra izango dena haien etorkizun profesionalean. Zulaibar mundura zabaldu da.