Zulaibar, diziplina arteko elkarlanera irekitako ikastegia

Zulaibar, diziplina arteko elkarlanera irekitako ikastegia

Arratiako ikastegia oso aktiboa da hobetzeko eta elkar aberasteko hitzarmenetan

Zulaibarrek, bere zeregin akademikoaz gain, ikerketa proiektuak eta lankidetza profesionaleko hitzarmenak ateratzen ditu aurrera hainbat entitateekin. Hobetzeko eta elkar aberasketa sustatzeko helburuarekin, Lanbide Heziketako ikastegiak gizarteari ekarpena egiten dioten eta irakasleak eta ikasleak gaitzen dituen proiektuen aldeko apustua egiten du.

Horren adibide izan da Institutuaren Diseinu Saileko eta Euskal Parapente Eskolaren arteko elkarlana. Zulaibarko taldeak parapenteetarako balazta egokigailuen eta linea neurgailuetarako euskarrien garapenean parte hartu du. Prozesua bukatu ondoren,
osagai horiek institutuko 3D inprimagailua erabiliz fabrikatu dira, eta dagoeneko erabiltzen ari dira.

Beste lankidetza batzuk

ULMA Conveyor, Arratia Garbia, BATZ, Errota Fundazioa… Zeanurin kokatutako ikastegiak aurrera eramandako hitzarmenetako batzuen protagonistak dira. Elkarrekin urrunago goaz.

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar